Proiektuaren helburuak

Helburu espezifikoak:

  1. Lan merkatutik urrun dauden pertsonentzako lan aurreko prestakuntza ekintza garatzea, sozioedukatiboak eta gizarte laguntzakoak, gizartean eta lan munduan txertatzeko euren ibilbidearen oinarri gisa, enplegu zerbitzuen, gizarte zerbitzuen eta bestelako gizarte babeseko sistemen arteko koordinazioa sendotuta.
  2. Enplegurako prestakuntza ekintzak garatzea, lan merkatura eta pobrezia edo esklusio arriskuan dauden pertsonetara egokitutakoak, horien gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetuta, ekonomia sozial eta solidarioaren, eta enplegu arruntaren bitartez.
  3. Esklusio egoeran edo arriskuan dauden emakumeen Ahalduntze Pertsonal eta Kolektiboaren aldeko ekintzak bultzatzea, jarduera ekonomikoan, lan merkatuan eta enpleguan parte hartzen lagunduko dietenak, EAEko VI. Berdintasun Planaren arabera.
  4. Esklusio egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzako Enplegu eta Ekintzailetza programak sustatzea.
  5. Inserzio enpresen, ekonomia sozialeko eta solidarioen, sorkuntza eta mantentzea babestea, esklusio arriskuan dauden kualifikazio eskaseko pertsonei enplegu-aukerak emango dizkieten arloetan zentratutakoak, bereziki.

Helburu horizontalak:

  1. Laneratzea eta gizarteratzea bultzatzea, esklusio egoeran edo arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna eta enplegu-inserzioa hobetuta, aukera berdintasunaren printzipioaren eta inklusio aktiboaren ikuspegitik.
  2. Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza, Gizarte Ekonomia eta Hirugarren Sektorea garatu eta sendotzea, faktore funtsezkoak baitira zerbitzu berritzaileak emateko eta gizarte esklusio egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea lortzeko.
  3. Beharrezko gaitasun eta kualifikazioen egokitzea, gaitasun profesionalen hobetzea eta ingurumenarekin erlazionatutako sektoreetako enpresak sortu eta garatzea: enplegu berdea.

Gure ekintzei buruzko informazio gehiago behar edo nahi duzu?

Política de Cookies Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y realizar tareas de análisis. Para continuar navegando tienes que aceptar nuestra Política de Cookies.