Euskadin krisi larriak eta pobrezia zein bazterkeria areagotu izanak euren indarrak Sendotu AldiBerean proiektuan batzera eman ditu hainbat erakunde, eta EAE mailako esku-hartze programa garrantzitsu bat sortu dute, horregatik ezaugarri dituzten kapilaritatea eta lurralde-presentzia galdu gabe.

Sendotu AldiBerean – Gizarte inklusiorako

Programaren helburua da lan merkatutik urrun dauden pertsonei enplegurako gizarte laguntza handien politiketatik enplegura pasatzen uzten ez dieten trabak ezabatzea, hiru lurralde historikoetan esku hartuta, hiri zein landa komunitate txiroetan, batez ere printzipio horizontaletatik eratorritako diskriminazio positiboko irizpideei jarraituta, jatorri etnikoaren, adinaren, sinesmenen, desgaitasunen eta sexu joeraren araberako diskriminazio ezari eta gizon zein emakumeen arteko aukera berdintasunari dagokienez. Hori guztia, garapen iraunkorreko ikuspegi batetik.

Jarduera gama zabala planteatu da enplegu politika aktiboen arloan: lan aurreko prestakuntza, prestakuntza egiaztagarria, ahalduntzea, laguntza, praktikak, bitartekaritza, ekintzailetza, gizarte enpresak eta inserzio-enpresak,… Horrekin batera, aintzan hartzen dira osasun alderdiak, psikosozialak, juridikoak edo etxebizitzaren ingurukoak, zuzenean eragiten baitute pertsonen gizarteratzean. Horregatik, ezinbestekoa da lurraldeko gizarte babeseko sistemen baliabideen inguruko koordinazioa: gizarte zerbitzuak, osasuna, hezkuntza, etxebizitza… Baita funtsezko beste eragile batzuen ingurukoa ere: enpresak, gizarte erakundeak, elkarteak eta abar.

Esklusio arriskuan dauden pertsonen gizarte, lan eta ekonomia posizionamendua hobetzen saiatzen gara, ondorengo perspektiba hauen aintzat hartuta:

  • Genero ikuspegia eta gizon-emakumeen arteko aukera berdintasuna.
  • Prozesu modura funtzionatzen duen osotasun integratua: ekintza bakoitzak berez du zentzua; emandako laguntzen intentsitate-mailak aldakorrak dira, pertsona bakoitzaren araberakoak. Hala, laguntzaren intentsitatea pertsonaren autonomiaren araberakoa izango da, eta aldatzen joango da, pertsona gizarteratze eremura gerturatzen hasten den heinean.
  • Banakako arreta, pertsonara egokitutako baliabidea. Funtsezkoak dira ekintzen hezkuntza-alderdiak eta banakako laguntza-estrategia.
  • Diziplina anitzeko lantaldeak, beharrei erantzun osoa emateko gai direnak.

Sendotu AldiBerean sareak esperimentazio metodologikoa bilatzen du, tokiko ekimen arrakastatsuenak atzemanda, beste leku eta erakundeetara transferi daitezkeenak, bai eta PO 14/20 garatu bitartean programa “prototipo” hau perfekzionatzea ere, denboran iraunkor bihurtzeko eta horren potentzialitatea ustiatzeko, horren eskalagarritasunari eta transferentziari dagokienez, hau da, EAEko parte-hartzaile, leku eta erakunde gehiagotan aplikatu ahal izatea.

Gure ekintzei buruzko informazio gehiago behar edo nahi duzu?

This website uses cookies and asks your personal data to enhance your browsing experience.