II. Jardunaldiak – Sendotu Aldiberean 2021

II. Jardunaldiak – Sendotu Aldiberean 2021

IZEN-EMATEA


    (*) Beharrezko datuak / Datos obligatorios

    PERTSONA KALTEBERAK ETA LAN-MERKATUAREN ERALDAKETAK...

    NOLA GARA DAITEKE ENPLEGU INKLUSIBOA ETA KALITATEZKOA?

    ERRONKAK ETA ESTRATEGIAK

    2021eko IRAILAREN 20a
    EUROPA BILTZAR JAUREGIA Green Capital Aretoa
    Gasteiz hiribidea, 85, 01009 Vitoria-Gasteiz

    Covid-19ak eragindako krisiak areagotu egin ditu lehenagotik zeuden desberdintasun sozial eta ekonomikoak. Lan-merkatuak iraupen luzeko langabezia azkar sortzen jarraitzen du eta prekarietatea areagotzen. Hori guztia gertatzen da bai herritar oso kalteberen artean, bai bazterturik gelditzeko arriskua dagoen jendearen artean. Era berean, krisiak izaera sektorial nabarmena du eta, horren ondorioz, atakak sektore ekonomiko ahulagoak jo ditu, eta haietan, gainera, pertsona haien enpleguaren zatirik handiena dago bildua. Hori guztia, noiz eta trantsizioak erdi-erdian daudenean, hots, Energia-Ingurumenekoa, Digitala-Teknologikoa, Demografikoa eta Soziala.

    Informazio gehiago

    Eusko Jaurlaritza bera, Lanbide, bai eta Euskal Administrazio asko ere, hasi dira beren Enplegu arloko Plan eta Estrategiak berraztertzen eta berrabiarazten, bai eta indarrean diren arau-esparruak ere. Beraz, bultzada-unean gaude, hau da, ikuspegiak birpentsatu eta estrategiak berritu behar dira, eta behar bezalako espazioak sustatu, zertarako eta, alde guztien elkarrekiko menpekotasuna aitortuta, lantze sistemikoagoak egiteko, begirada pertsonengan pausatze aldera; bereziki, kalteberagoak diren haiengan, hainbat neurri hartuta, lan-merkatuan dituzten zailtasunak gainditzeko eta beren bizitzako beste arlo ukitu batzuetan ere laguntzeko.

    Sendotu Aldiberean osatzen dugun erakundeok lan-merkatua eraldatzeko prozesuak eta hartan diren joerak nabarmendu nahi ditugu, Covid-19ak eragindako krisiak areagotuak, eta nola eragiten dieten bereziki pertsona kalteberei eta baztertuak gelditzeko arriskuan direnei. Eta geure buruari galdetzen diogu ea posible ote den testuinguru horretan enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa pertsona horientzat, desio hutsez harago. Egingarria al da? Zein dira hori egiazki lortzeko gakoak? Zer eragin dute eta izango dute aldaketa horiek pertsona kalteberen enpleguan edo langabezian? Zein dira hartu beharreko neurririk premiazkoenak eta garrantzitsuenak? Zein dira baliabideak eta ikuspegiak? Nola sor ditzakegu elkarlanerako espazioak Instituzio Publikoen, Enpresen eta Enplegu Eragileen artean? Zer eginkizun zehatz izan behar du Hirugarren Sektoreak, Enpleguan diharduen Eragilea den neurrian?… Zein da ekarpena politika sozialen eta pertsonak gizarteratu eta laneratzeko ibilbideen etapa honetan?

    Gure iritziz, une erabakigarrian gaude lan-merkatuaren portaeran eta haren aldaketa emergenteetan, eta komeni da haien eraginaz gogoeta egitea.

    Testuinguru honetan, enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa egiazki lortuko bada, instituzioek are ahalegin handiagoa egin beharko dute gaur egun alor horretan egiten dutena baino eta, era berean, areagotu beharko da euskal enpresek enpleguarekin duten konpromisoa, eta Euskadiko enplegu-sistema osatzen duten gainerako eragileek beren inplikazioa ere berretsi beharko dute.

    Oharra: Sendotu Aldiberean EAE2014-2020 Programa Operatiboaren baitan sustaturiko proiektu bat da, betiere Sartu Taldea, Caritas Bizkaia, Peñascal eta Agiantza osatzen duten erakundeek bultzatua.

    PROGRAMA

    09:00 Harrera eta akreditazioak


    09:15 Inaugurazioa

    • Ramiro Gonzalez, Arabako Ahaldun Nagusia
    • Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea
    • Idoia Mendia, Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko Sailburua
    • Jon Urresti García, Vital Fundazioak Presidentea
    • Marta Senz, Sendotu Aldiberean

    NAZIOARTEKO ETA TOKIKO PANELA. LAN-MERKATUA ETA PERTSONA KALTEBERAK.

    09:45 Covid krisia eta Suspertzea: Zer esaten digu Big Datak gaitasunei buruz enplegu inklusiboaren etorkizunerako; bereziki, kualifikazio apaleko pertsonengan? Joerak eta gomendioak. Nazioarteko ikuspegia.

    Fabio Manca, Big Data Coordinator, Employment, Labour and Social Affairs, ELGA


    10:10 Joerak Euskadiko lan-merkatuaren eskarian, nola eragiten dien zailtasunean dauden taldeei.

    Javier Ramos. Kabinete Teknikoaren arduraduna, Lanbide


    10:35 Langabeziaren kostu soziala Euskadin eta lan aktibaziorako eredu berrien erronkak.

    Sara de la Rica, ISEAK Fundazioko Zuzendaria eta EHUko Ekonomia Katedraduna.


    11:00 Elkarrizketa eta galderak Fabio Manca, Javier Ramos y Sara de la Ricarekin.

    Moderatzailea: Izaskun Barbero, Sendotu Aldiberean


    11:30 Atsedenaldia

    PANELA: ENPLEGU POLITIKAK EAEn. POSIBLEA AL DA ENPLEGU INKLUSIBOA ETA KALITATEZKOA? ERRONKAK ETA ESTRATEGIAK

    12:00 Enplegu eta Inklusio Politiken Eragileen Mahaia.

    Moderatzailea: Fernando Consuegra, Sendotu Aldiberean

    • Alfonso Gurpegui, Enplegu eta Gizarteratzeko Sailburuordea, Lan eta Enplegu Saila, Eusko Jaurlaritza.
    • Felipe García Miravalles, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa Sustatzeko zuzendaria, Arabako Foru Aldundia.
    • Unai Andueza, Proiektu Estrategikoetako Zuzendari Nagusia, Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.
    • Susana González, Enplegua Sustatzeko Zuzendari Nagusia, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila, Bizkaiko Foru Aldundia.
    • Igor Salazar Ochoa, Gasteizko Udaleko Merkataritza, Prestakuntza eta Enpleguko Zinegotzi Ordezkaria.
    • Axier Urresti Rivero, Vital Fundazioak Zuzendari Exekutiboa.
    • Marivi Sarasa Bernard, Bilbao Ekintzako Enplegu eta Talentu Arloko arduraduna.

    13:45 Jardunaldi amaiera

    • David Tellería Herrera, Peñascal Kooperatibaren koordinatzaile nagusia.

    2021eko IRAILAREN 20a
    EUROPA BILTZAR JAUREGIA Green Capital Aretoa
    Gasteiz hiribidea, 85, 01009 Vitoria-Gasteiz

    This website uses cookies and asks your personal data to enhance your browsing experience.