Sendotu AldiBerean VI. Enplegu Kongresuan parte hartzen ari da 2023

Joan den azaroaren 9an eta 10ean, Enpleguari buruzko VI. Kongresua egin zen Bilboko Euskalduna jauregian, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Lan Sailak antolaturik, Lanbide Euskal Enplegu zerbitzuarekin elkarlanean, goiburu honekin: “Politika publikoak, eta enpleguak Euskadin dituen lehentasunezko erronkei emandako erantzunak”. Saioaren inaugurazioan izan dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna sustatzeko foru diputatua, eta Idoia Mendia Bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua.

Kongresuan hainbat gai landu dira, besteak beste zer-nolako estrategia berritzaileak dauden lehentasunez artatu beharreko pertsonek enplegua eskuratu dezaten, haiei arreta egin eta laguntzeko, edota haien lanbide garapenerako; baztertuak dauden edo baztertuak gelditzeko arriskua duten pertsonak, desgaitasuna dutenak, gazteak, 50 urtetik gorakoak, emakumeak, iraupen luzeko langabeak…

Sendotu Aldiberean-ek lehentasunez artatu beharreko pertsonentzako programa berritzaileei eta esperientzia arrakastatsuei buruzko elkarrizketa-mahaian parte hartu du, eta 2015etik Euskadiko Programa Eragilearen barruan garatzen ari garen programa aurkeztu dugu, Europako Gizarte Funtsak, Lanbidek, hiru euskal aldundiek, Bilboko eta Gasteizko Udalek eta Vital, la Caixa eta BBK Fundazioak finantzatua. Emaitzen arabera, laneratzea % 26koa izan da pertsonek proiektua bukatzen zuten unean eta, handik sei hilabetera, % 33koa. Emaitza kuantitatiboak bezain garrantzitsuak dira parte-hartzaileen bizitzan eta gizarte arloan izandako inpaktu onuragarriak, bai eta zerbitzu publikoak eskuratzeko orduan ere (osasuna, prestakuntza, enplegua, etxebizitza eta gizarte babesa).

Hona hemen “SendotuAldiberean ereduaren” gako batzuk: huraxe osatzen dugun 7 entitateen arteko elkarrekiko ikaskuntza; administrazio publikoarekiko eta beste gizarte eragile batzuekiko koordinazioa; enpresa-ehunarekiko elkarlana eta sinergiak; eta ibilbideak esperimentatzeko eta prestatzeko aukera epe erdi eta luzean, Europako finantzabide esparru horrek eskaintzen digunarekin bat; espero dugu horixe berriro errepikatu ahal izatea gaur egun prestatzen ari garen proiektu berriaren bidez 2030eko denbora-mugarako.

Kongresurako esteka: https://www.euskadi.eus/congresoempleo/

This website uses cookies and asks your personal data to enhance your browsing experience.