Euskadin krisi larriak eta pobrezia zein bazterkeria areagotu izanak euren indarrak Sendotu AldiBerean proiektuan batzera eman ditu hainbat erakunde, eta EAE mailako esku-hartze programa garrantzitsu bat sortu dute, horregatik ezaugarri dituzten kapilaritatea eta lurralde-presentzia galdu gabe.

Sendotu AldiBerean

Para la Inclusión Social

Programaren helburua da lan-merkatutik urrunen dauden pertsonei enplegurako gizarte-laguntza intentsiboen politiketatik pasatzea eragozten dieten oztopoak ezabatzea, eta hiru lurralde historikoetan esku hartzea, bai hiri-komunitate behartsuetan, bai landa-komunitate behartsuetan. Horretarako, printzipio horizontaletatik eratorritako diskriminazio positiboko irizpideak hartu dira kontuan, jatorri etnikoa, adina, erlijio-sinesmenak, desgaitasuna eta sexu-orientazioa direla-eta diskriminaziorik ez egiteari dagokionez, bai eta emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari dagokionez ere. Hori guztia, garapen iraunkorraren ikuspegitik.

Enplegu-politika aktiboen eremuan jarduera-sorta zabala proposatzen da, bi ibilbide-motatan banatuta:

  • SENDOTU ALDIBEREAN GAZTEAK IBILBIDEAK, gazteen beharretara egokitutako programazioa.
  • SENDOTU ALDIBEREAN KALTEBERAK IBILBIDEAK zailtasun handienak dituzten kolektiboei enplegua lortzen eta mantentzen laguntzera zuzenduta dago.

Esku-hartzearen ardatza gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integral eta pertsonalizatuak dira, pertsonen premietara egokitutako programazio baten bidez, hainbat prestazio aktibatuz (diagnostikoa eta orientazioa, oinarrizko gaitasunak eskuratzeko prestakuntza, aurretiko edo oinarrizko gaitasun sozio-profesionalak eta/edo egiaztagarria eta egiaztagarria ez den enplegurako prestakuntza (CP1 eta 2)), bai eta enplegua bilatu arteko prozesu osoko prospekzio, bitartekaritza eta laguntza integralaren bidez ere.

Aldi berean, kontuan hartzen dira pertsonen gizarteratze-prozesuan zuzenean eragiten duten osasun-alderdiak, alderdi psikosozialak, juridikoak edo etxebizitzakoak. Hori dela eta, funtsezkoa da lurraldean koordinazioa txertatzea gizarte-babeseko sistemen baliabideekin: gizarte-zerbitzuak, enplegua, osasuna, hezkuntza, etxebizitza… Baita funtsezko beste eragile batzuekin ere: enpresak, gizarte-erakundeak, elkarteak, etab.

Bazterketa-arriskuan dauden pertsonen posizionamendu pertsonala, soziala, lanekoa eta ekonomikoa hobetzen saiatzen gara, honako ikuspegi hauek kontuan hartuta:

  • genero-ikuspegia eta emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna, oro har.
  • osotasun integratu bat, prozesuaren klabean funtzionatzen duena: jarduera bakoitzak berez du entitatea eta zentzua; emandako laguntzen intentsitate-mailak pertsona bakoitzaren araberakoak dira. Hala, laguntza-intentsitatea pertsonaren autonomia-mailaren araberakoa izango da, eta aldatu egingo da pertsona txertatze-eremura hurbiltzen den neurrian.
  • banakako arreta pertsonalizatua; baliabidea pertsonari egokitzen zaio. Gakoak dira jardueren hezkuntza-figurak, bai eta banakako laguntza-estrategia ere.
  • diziplina anitzeko taldeak, beren premiei erantzun integrala emateko gai direnak.

Sendotu Aldiberean sareak esperimentazio metodologikoa lortu nahi du, tokiko ekimenik arrakastatsuenak eta beste erakunde eta leku batzuetara transferitu daitezkeenak detektatuz, eta, era berean, programa hau FSE+ EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO 2021-2027 PROGRAMAren garapenean zehar hobetu nahi du, denboran iraunkorra izan dadin eta eskalagarritasunari eta transferentziari dagokionez duen potentziala ustiatzeko, hau da, EAEko parte-hartzaile, leku eta erakunde gehiagori aplikatu ahal izateko.

SENDOTU ALDIBEREAN osatzen duten gizarte entitateak

Finantzakideak SENDOTU ALDIBEREAN 2024-2027