Peñascal Kooperatiba

penascal-logo
Jarduera arloak
  1. Ekintza integrala
    Beharrean dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzen dugu, kualifikazio profesionalaren eta oinarrizko prestakuntzaren bitartez.
  2. Prestakuntza:
    • Sozioedukatiboa
    • Oinarrizko Lanbide Prestakuntza
    • Gradu Ertaineko Prestakuntza Zikloak
    • Enplegurako Lanbide Prestakuntza
  3. Lan bilaketa:
    • Orientazio Zerbitzua. Laneratze plan pertsonala egiten laguntzen dizu.
    • Enplegu Zentroa, lan-eskaintzei buruzko informazioa jasotzeko eta zure zerbitzura jartzen ditugun baliabideak erabiltzeko.
  4. Lan eginez ikasi:
    • Gure ibilbideak lan merkatura hurbiltzearen eta lan merkaturako irtenbidea erraztearen aldeko apustua egiten dugu.
    • Prestakuntza Duala bultzatzen dugu, eta lankidetza estua dugu gure inguruko enpresekin; horrekin batera, ekintzailetza eta autoenplegu prozesuen alde ere egiten dugu.
  5. Laneratze-enpresak:
    • Aberastasuna eta enplegua sortu nahi dugu inguruan, gure balioak eta estiloa errespetatuta. Horretarako, laneratze-enpresak sustatzen ditugu, esklusio arriskuan dauden edo lanak lortzeko zailtasunak dituzten pertsonek aukera bat eduki dezate

1986. urtean hasi ginen Lanbide Prestakuntzaren eta Laneratze Soziolaboralaren arloan lan egiten, Bilboko Peñascal auzoan. Eskola-porrot handiarekin, kualifikazio profesional faltarekin eta langabezia maila altuarekin kezkatuta, eta enpleguen prekarietatea ikusita -balizko marjinalitate egoerak eragiten zituzten-, iturgintza eta soldadura tailer txiki bat abian jartzea erabaki zuen eskolapio eta hezitzaile talde batek, eta zortzi gazterekin hasi ziren.

Hasierako tailer hartatik, gaur egungo Peñascal Kooperatibara heldu gara. Gaur egun, 150 pertsona baino gehiagoko taldea gara; horietatik 60 inguru bazkide langileak gara, zortzi prestakuntza zentro ditugu Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta zazpi enpresa-proiektu sustatzen ari gara.

contact details

Carretera Bilbao Galdakano 10, 48004 Bilbao (Bizkaia)

Social Profiles

This website uses cookies and asks your personal data to enhance your browsing experience. We are committed to protecting your privacy and ensuring your data is handled in compliance with the General Data Protection Regulation (GDPR).