Gaztaroa Sartu koop

gaztaroa-logo
Jarduera arloak
  1. Harrera. Inklusiorako, laguntza emateko eta motibazio pertsonala areagotzeko ibilbide pertsonalizatua.
  2. Banakako esku-hartze sozioedukatiboa, babesik ez duten, beren burua utzita duten eta gizartetik baztertuta dauden pertsonekin.
  3. Taldekako esku-hartze sozioedukatiboa. Talde-ekintzak, ohiturak hartzeko eta gaitasun pertsonalak eskuratzeko.
  4. Gizarte parte-hartzea eta boluntariotza. Pertsonen gizarte gaitasunen sustapena: gizarte boluntariotza, denbora-bankua, truke-guneak.
  5. Prestakuntza
    1. Lanean hasi aurreko prestakuntza, kualifikazio aurrekoa.
    2. Enplegurako prestakuntza tekniko-profesionala, enpresetan egindako praktikak osagarri dituena.
  6. Enplegurako orientazioa
    1. Zailtasun egoeran dauden taldeetan espezializatutako orientazioa.
    2. Herritarrei, oro har, begirako orientazioa.
    3. Enplegu zentroa.
  7. Enplegurako sarbidea
    1. Lan-bitartekaritza. Esklusio egoeran dauden pertsonen aldeko diskriminazio positiboa.
    2. Ekintzailetzarako laguntza.
    3. Prestakuntza eta enplegu programak.
  8. Ekonomia sozial eta solidarioa
    1. Laneratze enpresen sustapena eta enpresetan laneratze postuak mantentzea.
  9. Dinamizazio eta garapen komunitarioko prozesuen sustapena
    1. Sareetan parte hartzea
    2. Tokiko taldeetan, auzokoetan, parte hartzea.

Gaztaroa_Sartu irabazi asmorik gabeko elkarlaneko kooperatiba bat da, eta mendekotasun, babes-gabezia, desgaitasun, pobrezia eta gizarte esklusio egoeran edo arriskuan dauden pertsona edota taldeen gizarteratzea lortzeko ekintza eta zerbitzuak sustatu eta garatzea du helburu.

urtetik, Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten dugu lan, pertsonekin zein inguruarekin, gizarte esklusio egoerak gutxitzeko edo ezabatzeko beharrezko aldaketak sustatuz. Horretarako, pertsonen inklusiorako esku-hartze estrategiak inguruan esku-hartzekoekin uztartzen saiatzen gara, esklusio egoerak sortzen diren gizarte inguruetan aldaketa estrukturalak eragiteko.

Gure ekintzak gizarte esku-hartze arloan kokatzen ditugu, gizarte babeseko zerbitzu komunitario sarearen zerbitzu publiko bat gara, eta horren osagarri izatea eta horri babesa ematea bilatzen dugu, lankidetzarako eta kooperaziorako gogoz.

Beste gizarte erakunde batzuekin batera, hainbat sare eta fundaziotan parte hartzen dugu: REAS (Euskadi, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), EAPN (Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako borrokarako Europar Sarea), GIZATEA (Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea), UNAD (Droga-mendekoei Laguntzeko Elkarteen Batasuna), Zerbikas Fundazioa (Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa) eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako hirigunea berreskuratzeko Aldauri Fundazioa.

Gaztaroa Sartuk bi laneratze enpresa sustatu ditu: Keima animazioa (animazio eta aisialdiko ekintzak) eta Sokaire (garbiketa zerbitzuak); enpresa horiek 24 langile dituzte, horietatik 15 inserziokoak.

Gizarte intereseko erakunde aitormena dugu, Emakundek gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako erakunde laguntzaile izendatu du gure erakundea, eta auditoria ekonomikoa egiten dugu urtean behin eta proiektuen arabera, gizarte auditoria REASekin, bai eta Datuen Babeserako Lege Organikoa betetzearen auditoria ere.

contact details

94 416 04 20
La Laguna 5 bajo 48003 - Bilbao

Social Profiles

Política de Cookies Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y realizar tareas de análisis. Para continuar navegando tienes que aceptar nuestra Política de Cookies.