Erroak

erroak-logo
Jarduera arloak
  1. INFORMAZIOA/ ARRETA/ORIENTAZIOA
  2. SOZIEDUKATIBOA
  3. ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA
  4. LAN-BITARTEKARITZA
  5. ALIANTZAK/GIZARTE PARTE-HARTZEA ETA GARAPEN KOMUNITARIOA

ERROAK Gizarteratzeko Elkartea 1988ko uztailean sortu zen, pertsonei orientazioa, prestakuntza eta enplegua eskainiz eta beraien garapen pertsonala bultzatuz gizarteratzen laguntzeko asmoarekin. Horretarako, zerbitzu sorta zabala eskaintzen dugu, zeinaren bidez pertsonek ibilbide bat egin dezaketen beraien premia eta interesetara egokituta.

MISIOA

ERROAK-SARTU Elkartea Gipuzkoako komunitate-baliabideen sarearen barruan diharduen zerbitzu espezializatua da, eta orientazioaren, prestakuntzaren eta enpleguaren alorretan lan egiten duten profesionalek osatzen dute.

Gure lana da gizarteratzea eta lan munduratzea erraztea eta sustatzea, bereziki aukera gutxien daukaten pertsonen artean, pertsona horiei akonpainamendu erako laguntza emanez eta ingurunean esku hartuz, ingurune sozio-ekonomiko integratzaileago bat bultzatzeko.

BISIOA

Erakunde gakoa eta erreferentziakoa izatea.

  • Zailtasun handienak dituzten pertsonentzat, gizarteratzen eta lan munduan sartzeko prozesuetan lagun eginda.
  • Ingurune sozial eta ekonomikorako, aukera gutxien dutenekin solidarioak izanik gizarte ongizaterako, prestakuntza eta enplegurako planak diseinatzen eta sustatzen, bai eta haien laneratze prozesuetan bitartekari lanak egiten ere.

Hori dena erakunde demokratiko batetik, Sartu osatzen duten gainerako erakundeekin batera proiektu komuna izanik, eta Misioarekin eta Balioekin inplikatuta dauden pertsona talde batekin, lan ingurune asebetegarrian.

ERROAK elkartearen balioak:

  • Pertsonekiko errespetua
  • Parte-hartzea
  • Efizientzia
  • Etengabeko hobekuntza-Berrikuntza
  • Irisgarritasuna
  • Lankidetza
  • Erantzukizuna

Gure zerbitzuen hartzaileak:

  • Erabiltzaileak: batez ere beharrean dauden pertsonak.
  • Enpleguaren kudeaketa aktibo prozesuan eta enplegurako prestakuntzan laguntzen duten enpresak.
  • Entitate eta erakundeak: erabiltzaileak bideratzen dituzten entitateak, gure kolaboratzaile eta gure osagarri direnak, edo gurekin koordinatuta lan egiten dutenak (Gurutze Gorria, Emaus Fundazioa, SOS Arrazakeria, Peñascal Fundazioa, Agipad, ….), eta erakunde kolaboratzaile eta finantzatzaileak (udalen oinarrizko gizarte zerbitzuak, mankomunitateak, Gipuzkoako Foru Aldundia, LANBIDE, Eusko Jaurlaritza, Europako Gizarte Funtsa, …).

Esparru horretan, geure kudeaketa dinamika pribatua bada ere, zerbitzu publikoa da gurea, Zerbitzu Komunitarioen Sare Orokorraren barruan, eta horren osagarri eta laguntzaile gara. Gizarteak eskaintzen dituen baliabideak -enplegua, prestakuntza pertsonala, prestakuntza tekniko-profesionala, parte-hartze komunitarioa, eta abar- erabiltzeko aukera gutxien dituzten pertsonak ekintza positiboko neurrien bidez laguntzea eta babestea bilatzen dugu.

ERROAK Sarturen parte da; Sartuk irabazi asmorik gabeko lau erakunde biltzen ditu (Gaztaroa Koop., Zabaltzen Elkartea, Sartu-Araba Elkartea, Erroak Elkartea), eta EAEko gizarte zerbitzuen arloan lan egiten dugu. Proiektu honetan sartuta gauden lau elkarteok 1988. urtean hasi ginen ikuspegi berarekin lanean. 1990. urtean, izaera juridikoa eman genion hasieratik genuen harreman estuari, eta Sartu Gizarteratze Federazioa bihurtu ginen.
Horregatik, oso koordinazio estua dugu harrezkero, jarduera-filosofiari (Federazioaren Plangintza Estrategikoa, kudeaketa eredu adostua eta ideiak), esku-hartze eta egitarau partekatuei (Europako programak, erakunde pribatuekiko programak eta Eusko Jaurlaritzarekiko programak), kudeaketa-egitura partekatuei (hornitzaile batzuk, produktu eta kudeaketa finantzarioak, higiezinen jabetza,…) eta abarri dagokienez.

RECONOCIMIENTOS

1988: Entidad reconocida de carácter social por DFG. 1999: Entidad declarada de Utilidad Pública por GV. 2008: Reconocimiento de EMAKUNDE como entidad colaboradora en igualdad de oportunidades. 2009: Reconocimiento Q Plata a la Excelencia en la gestión otorgado por Euskalit. 2013: BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiria. 2014: Medalla al Mérito Ciudadano del Ayuntamiento de Donostia

contact details

Paseo Bizkaia 15-16 bajo 20010 Donostia

Social Profiles

This website uses cookies and asks your personal data to enhance your browsing experience. We are committed to protecting your privacy and ensuring your data is handled in compliance with the General Data Protection Regulation (GDPR).