Caritas Bizkaia

Caritas-Bizkaia
Jarduera arloak
  1. Oinarrizko gizarte ekintza: harrera, etxebizitza, arropa.
  2. Familia eta gizarte inklusioa.
  3. Haurrak.
  4. Adinekoak.
  5. Enplegua eta ekonomia solidarioa.
  6. Zerbitzu psikologikoa. Zerbitzu juridikoa.
  7. Azterketa eta garapena.
  8. Animazio komunitarioa.
  9. Adikzioak.
  10. Etxerik gabeko pertsonak.
  11. Nazioarteko kooperazioa eta migrazioak.

Caritas nazioarteko konfederazio bat da, Elizaren doktrina sozialetik sortutakoa, eta gizakiaren duintasuna du ardatz. Pobreziaren eta injustiziaren kontrako borroka du helburu.

Caritas Bizkaiak esklusio arrisku edo egoeran dauden pertsonak ditu bere jardueraren xede, batez ere ahaztuta ditugun pertsonak, gizartearen babesa ere ez dutenak. Gizarteratze prozesuetan laguntzen diegu, bizitza duina izan dezaten, eta injustizia egoerak salatzen ditugu, pertsona guztien eskubideen alde lan eginda.

Lurralde osoan zabalduta dago gure erakundea, Bizkaiko Lurralde Historikoko eremu bakoitzean hainbat proiektutan laguntzen duten eta horien jarduera koordinatzen duten diziplina anitzeko esku-hartze taldeen bitartez. Horrela, pertsona eta komunitate jakin batzuengandik hurbil dagoen gizarte ekintza integrala zabaltzen dugu, eta inguru bakoitzaren ezaugarri desberdinetara egokitzeko modua ematen digu.

Gure gizarte ekintza ereduaren esparruan, uste dugu ondasun eta baliabideetarako irisgarritasunak, gizarte sareak, osasunak, autonomiak eta zentzu afektiboak eragina dutela gizarte esklusioan. Faktore horiek elkarren artean erlazionatuta eta modu konplexuan funtzionatzen dute, eta maila indibidualean, komunitarioan eta estrukturalean agertzen dira.

Pertsonen potentzialtasun eta gaitasunak aintzat hartuta bideratzen dugu esku-hartzea, gizarte konpromisoa eta solidaritatea sustatu, eta modu integral eta sistemikoan jarduteko ekintza garrantzitsu eta berritzaileen aldeko apustua eginda; elkartearen baliabide guztiak, ingurukoak eta pertsonak erlazionatuta, hobekuntza prozesuen alde. Eta ondorengo hauen bitartez egiten dugu:

  • Laguntza eta konpainia (harrera efektibo-afektiboa, esku-hartzea elkarrekiko konpromisoen arabera artikulatuta, esku-hartzea gizarte laguntzatik antolatuta).
  • Banakako diagnostikoak eta esku-hartzea, errealitate/pertsona bakoitzera egokituta (kudeaketa eta elkarrizketa kasuak).
  • Esku-hartze integrala (hainbat proiekturen eta bestelako eragile zein erakundeen inplikazioa, tokikotik abiatutako balorazioa eta planifikazio-bereizkuntza).

Aurrekoari lotuta, Enplegu eta Ekonomia Solidario arloaren eginkizuna da esklusio edo kalteberatasun egoeran dauden pertsonek lan duina lor dezaten, potentzialtasun pertsonalak hobetzeko prozesuen alde eginda eta gizarteratzera begirako baliabide eta neurri sozialak garatuta.

Eta baliabideen inguruko informazioaren eta orientazio orokorraren (enplegu zentroa), enplegurako prestakuntzaren (ziurtagiria duten edo ez duten gaitasun teknikoak), hasierako eta lanean hasi aurreko tailer soziolaboralen (gaitasun soziolaboralen lanketa; kasu batzuetan, oinarrizko gaitzea), besteren konturako zein norberaren konturako lana bilatzeko orientazioaren (ibilbideen diseinua eta ibilbideetarako laguntza) eta lan-bitartekaritzaren (enplegu-agentzia eta azterketa-ekintzak) bidez egiten dugu, gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioko proiektuak sustatuta.

Caritas Bizkaiak aktiboki parte hartzen du gizarte ekintzako eta hirugarren sektoreko sareak egituratzen, sare horietako kide baita, ondorengo hauetakoa, besteak beste: REAS Euskadi, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea; EAPN – Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako borrokarako Europar Sarea; Harresiak Apurtuz – Etorkinen aldeko Euskadiko GKEen Koordinakundea; Hirekin – Euskadiko gizarte ekimeneko eta esku hartzeko entitateen elkartea, eta Euskadiko GGKEen Koordinakundea.

Jasotako aitormenen artean, gure erakundea erabilera publikoko erakunde izendatu du Eusko Jaurlaritzak; gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako erakunde laguntzaile izendatu du Emakundek, eta Kudeaketa Aurreratuaren Euskalit Diploma daukagu.

contact details

C/Ribera 8, bajo – 48005 Bilbao (Bizkaia)

Social Profiles

This website uses cookies and asks your personal data to enhance your browsing experience.