Ekintza pertsonalizatuak, zailtasun egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko ibilbideak garatzen lagunduko dutenak.
ESKLUSIO EGOERAN EDO ARRISKUAN DAUDEN HERRITARRENTZAKO INSERZIO-IBILBIDE INTEGRATUAK
ENPLEGURAKO LANBIDE PRESTAKUNTZA
Hainbat lanbide-sektoretako prestakuntza-ekintzak, lan merkatuan txertatzea lortzeko, lanbide-ziurtagiri oso edo partzial bat lortuta edo ez.
AUTOENPLEGURAKO TUTORETZA ETA EKINTZAILETZA EKINTZAK
Pertsonengan ekiteko espiritua sustatzeko ekintzak, euren autoenplegu-proiektua gauzatzeko beharrezko tresnak emanda.
INSERZIO ETA GIZARTE EKONOMIAKO ENPRESAK SORTZEKO ETA MANTENTZEKO LAGUNTZA
Erakundeak partaide dituzten inserzio enpresak zein enpresa sozial eta solidarioak mantentzeko, eta inserzio enpresa zein enpresa sozial eta solidario berriak sortzeko ekintzak, esklusio egoeran edo arriskuan dauden pertsonei leku egingo dieten jarduera-eremuetakoak.