Hainbat lanbide-sektoretako prestakuntza-ekintzak, lan merkatuan txertatzea lortzeko, lanbide-ziurtagiri oso edo partzial bat lortuta edo ez, ondorengo proiektu hauen bitartez:
- Oinarrizko lanbide-gaitasun prestakuntza
- Lanbide-prestakuntza ez egiaztagarria
- Lanbide-prestakuntza egiaztagarria
Prestakuntza-ekintza horiekin batera tutoretza pertsonalizatuak egingo dira, prestakuntzan zehar eta prestakuntzaren ondoren, eta, batez, ere, lanpostuan hasteko unean.
Ikasleentzat egoki jotzen diren ekintzetan, lanekoak ez diren praktikak egingo dira, eskuratutako gaitasun profesional eta sozio-laboralak lan munduko testuinguru erreal batean praktikan jartzeko aukera ematen duten enpresetan.
Egoki jotzen diren ikastaroetan, duala izan daiteke prestakuntza, bai “prestakuntzako eta ikaskuntzako” kontratu bidez, bai eta prestakuntza-beken bidez ere.